Irakasleok ezagutzak trasmititzeaz gain irakaste-ikaste prozesu horretan ikasleak ere bagara. Etengabeko hobekuntzaren bidean guk ere asko dugu ikasteko. Egungo egoerara moldatu eta testuinguru horretan irakatsi behar dugu. Hori horrela izanik onartu behar dugu Teknologia Berrien garaian gaudela eta horretara egokitu behar garela. Zentzu horretan beraz, irakasgai honek baliabide batzuk ikertzeko aukera eman digu.
Gure garaiko irakasleok ordenagailuak, programaka, hedabideak... ezagunak ditugu baina ez ditugu askorik erabili gure hezkuntza prozesuetan. Gaur egungo ikasleak berriz, teknologia berriekin jaio dira, euren euskarri dira. Horregatik esan genezake ezjakinak garela eta gure ikasleak berriz adituak. Baina beldurrak kendu behar ditugu, dakigunarekin hautsi eta eginez ikasi. Bide horretan izaten ari garen emaitzak ikusten ditugu eta motibatzen gara (ikaskide batzuek adierazi dute euren blogetan zein harro sentitzen diren egindako lanengatik!). Ulertzekoa da, emaitzak ikusgarriak dira eta.
Ikastearekin ordea ez da nahikoa. Hausnartzea falta zaigu eta guzti honi aplikazio praktikoa bilatu. Nik argi daukat teknologiak ikasleengana hurbiltzeko balio zaizkigula. Hauek kontrolatzea eta maneiatzen jakiteak, aukera anitz ematen dizkizula eskolako didaktikak antolatzeko. Ikasleak berriz, ezagutzen dituzten euskarriak erabiltzen dituzte, gustatzen zaizkie eta horrek fustrazioak ekiditen laguntzen die. Bestalde klaseko lau hormetatik ateratzen ahalbidetzen die eta beraz egindako esfortsuaren emaitza ere jasotzeko aukera izaten dute.
Irakasgai honek beraz, horren inguruan pentsarazi digu. Teknologia berrietatik at zeuden/geudenoi hurbiltzeko aukera eman digu, geure kabuz jolastuz, nahasiz, ikertuz ikasten joan gara. Ikaste prozesuak berez izan beharko lukeena.
Irakurri izan dudanagatik gainera, ez da bakarrik ikastea izan, batzuongan jakinmina piztea ere lortu du ikasgai honek eta bide honetatik baliabide berriak ezagutzen jarraituko dugu. Horretarako internetek aukera paregabeak eskaintzen ditu. Jarraitu nabigatzen, ikasten!
"Ariz ariz ikasten da"
No hay comentarios:
Publicar un comentario