Hizkuntzaren ekologia edo ekolinguistika azken aldian maiz entzuten ari garen terminoa da. Hizkuntzalaritza eta ekologia uztartzen dituen korrontea da. Hizkuntza ekologiak, hizkuntzen arteko harremanak hala nola hizkuntzen eta inguruaren arteko harremanak ikertzen ditu eta beraz, erabiliak diren gizarteak ere.
Adituek diote hizkuntza-aniztasun gehien duten lurraldeak bioaniztasun handienekoak ere badirela. Biak dira lurraren aniztasunaren adierazle. Beraz, bata babesten badugu (bioaniztasuna), zergatik ez bestearekin berdina egin?
Ideia hauen inguruan hausnartzeko webgune bat ekartzen dut gure blogera:
HIZKUNTZA EKOLOGIA
Bertan, helduekin zein gazteekin, soziolinguistikaren adar hau lantzeko aukera izango duzue. Azalpen gisa filma batzuk ikusi daitezke. Bertan munduko egoera eta Euskal Herriko hizkuntza egoeraren ikuspegi xume bat ematen da. Ariketatxo batzuk egiteko aukera ematen du eta hizkuntza ekologiaren inguruan gehiago jakiteko baliabideak ere eskaintzen zaizkigu.
Esan bezala, ideia aproposa helduekin zein gazteekin lantzeko eta teknologia berriak bitartekari!
No hay comentarios:
Publicar un comentario