miércoles, 28 de marzo de 2012

Hizkuntza ekologia

Hizkuntzaren ekologia edo ekolinguistika azken aldian maiz entzuten ari garen terminoa da. Hizkuntzalaritza eta ekologia uztartzen dituen korrontea da. Hizkuntza ekologiak, hizkuntzen arteko harremanak hala nola hizkuntzen eta inguruaren arteko harremanak ikertzen ditu eta beraz, erabiliak diren gizarteak ere.

Adituek diote hizkuntza-aniztasun  gehien duten lurraldeak bioaniztasun handienekoak ere badirela. Biak dira lurraren aniztasunaren adierazle. Beraz, bata babesten badugu (bioaniztasuna), zergatik ez bestearekin berdina egin?

Ideia hauen inguruan hausnartzeko webgune bat ekartzen dut gure blogera:

HIZKUNTZA EKOLOGIA

Bertan, helduekin zein gazteekin, soziolinguistikaren adar hau lantzeko aukera izango duzue. Azalpen gisa filma  batzuk ikusi daitezke. Bertan munduko egoera eta Euskal Herriko hizkuntza egoeraren ikuspegi xume bat ematen da. Ariketatxo batzuk  egiteko aukera ematen du eta hizkuntza ekologiaren inguruan gehiago jakiteko baliabideak ere eskaintzen zaizkigu.

Esan bezala, ideia aproposa helduekin zein gazteekin lantzeko eta teknologia berriak bitartekari!

domingo, 18 de marzo de 2012

Euskarazko produkzioa


Helduen euskalduntzearen zutabeetako bat mintza praktika izaten da. Horretarako beharrazkoak izaten dira hausnarketarako gaiak.

Gaurkoan euskaraz egindako laburmetrai bat proposatzen dut. Ulerterraza, testu sinpleak eta klasean komentatzeko aukera ematen duena. Nire ikasleek ikusteko aukera izan dute eta asko gustatu zaie. Espero dut zuen gustukoa izatea.

jueves, 1 de marzo de 2012

Jokatu eta ikasi

Jokoa ikasketa prozesuan baliabide ezin hobea izaten da. Haur edo gazteen hezkuntzan ez dugu zalantzarik izaten baina helduen kasuan ere ezinbestekoa izaten da. Euren haurtzarora bueltatzen dira eta aurreritzietatik askatzea lortzen dute. Modu horretan edukiak arduragabe jasotzen dituzte.
Orain dela hilabete batzuk euskaljakintza weborrian, Maite Goñi irakasleak sortutako HITZAPASA jokoa deskubritu nuen eta atzo bertan nire taldeetako batean erabili ere. Euskara lexikoa ikasteko balio duen jokoa da eta hasieran horrela erabili genuen (bestelako gaien ingurukoak ere badaude). Baina buelta ere eman ahal zaio jokoari eta ikasleei beraiei eskatu euren erroskoi propioa sortzeko eta bide batez definizioak egiten ikasten dute.
Hona hemen HITZAPASA jokoaren txokoa:

http://www.euskaljakintza.com/hitzapasa/