martes, 30 de junio de 2015

Leihoa mundura begira

Ikasturte berria hastera doa eta horrekin batera proiektu berriak datoz. Hurrengo saioetan gure IKASGELAKO BLOGA SORTUKO DUGU!

Denon artean egingo dugu: izena jarri, diseinatu, edukiak adostu, idatzi...

Baina zertarako balio du blog batek? KOMUNIKATZEKO beraz, hori da gure azken helburua. Gure ikaskide, ikastetxe eta familiak informatuta mantetzea izango dugu asmoa eta honen bidez, ikasgelan zertan ari garen kontatuko diegu. BLOGLARIAK izango gara!

Horretarako beste blog batzuk ikusiko eta aztertuko ditugu.
Testuak nola idatzi behar diren ikasiko dugu.
Guzti hori taldeka, binaka, banaka... konturatu zarete erredakzio bat ematen dugula?

sábado, 19 de mayo de 2012

IKsTn

Irakasleok ezagutzak trasmititzeaz gain irakaste-ikaste prozesu horretan ikasleak ere bagara. Etengabeko hobekuntzaren bidean guk ere asko dugu ikasteko. Egungo egoerara moldatu eta testuinguru horretan irakatsi behar dugu. Hori horrela izanik onartu behar dugu Teknologia Berrien garaian gaudela eta horretara egokitu behar garela. Zentzu horretan beraz, irakasgai honek baliabide batzuk ikertzeko aukera eman digu.

Gure garaiko irakasleok ordenagailuak, programaka, hedabideak... ezagunak ditugu baina ez ditugu askorik erabili gure hezkuntza prozesuetan. Gaur egungo ikasleak berriz, teknologia berriekin jaio dira, euren euskarri dira. Horregatik esan genezake ezjakinak garela eta gure ikasleak berriz adituak. Baina beldurrak kendu behar ditugu, dakigunarekin hautsi eta eginez ikasi. Bide horretan izaten ari garen emaitzak ikusten ditugu eta motibatzen gara (ikaskide batzuek adierazi dute euren blogetan zein harro sentitzen diren egindako lanengatik!). Ulertzekoa da, emaitzak ikusgarriak dira eta.

Ikastearekin ordea ez da nahikoa. Hausnartzea falta zaigu eta guzti honi aplikazio praktikoa bilatu. Nik argi daukat teknologiak ikasleengana hurbiltzeko balio zaizkigula. Hauek kontrolatzea eta maneiatzen jakiteak, aukera anitz ematen dizkizula eskolako didaktikak antolatzeko. Ikasleak berriz, ezagutzen dituzten euskarriak erabiltzen dituzte, gustatzen zaizkie eta horrek fustrazioak ekiditen laguntzen die. Bestalde klaseko lau hormetatik ateratzen ahalbidetzen die eta beraz egindako esfortsuaren emaitza ere jasotzeko aukera izaten dute.

Irakasgai honek beraz, horren inguruan pentsarazi digu. Teknologia berrietatik at zeuden/geudenoi hurbiltzeko aukera eman digu, geure kabuz jolastuz, nahasiz, ikertuz ikasten joan gara. Ikaste prozesuak berez izan beharko lukeena.

Irakurri izan dudanagatik gainera, ez da bakarrik ikastea izan, batzuongan jakinmina piztea ere lortu du ikasgai honek eta bide honetatik baliabide berriak ezagutzen jarraituko dugu. Horretarako internetek aukera paregabeak eskaintzen ditu. Jarraitu nabigatzen, ikasten!

"Ariz ariz ikasten da"


Euskaraz bizi nahi dut


Baliabideak

Aurreko sarreraren batean komentatu izan dut eguneroko produktuak kontsumitzeak (kultura kontsumitzeak) lagundu egiten duela hizkuntzak ikasten. Esaten dute lurralde batzuetan espainola hitz egiten ikasten dutela telenobela hegoamerikarrak ikusten.
Nik ikasleei euskaraz kontsumitzea gomendatzen diet. Motibatzen dira, interesagarriak suertatzen zaizkien edukiak ikusten dituztelako, eta errazago jasotzen dituzten ezagutzeak.

Irakasleok, arazoak izaten dugu euskarazko edukiak topatzeko, baina egon badaude. Hona hemen euskara ikasteko baliabideak eskaintzen dituen web orria:

IKASBIL

miércoles, 2 de mayo de 2012

Bidea egiten

Hona hemen apirileko lana: Teknografia. Nire bizitza labur-labur pare bat minututan.

BIDEOA ikusteko egin klik.


domingo, 22 de abril de 2012

Egunean hitz berri bat

Berriro dakart euskaljakintza blogak ematen duen beste aukera bat. Maite Goñik, euskara irakasleak, bere ikasleekin batera elikatzen duen blog honetan euskara ikasteko baliabide anitz aurki ditzakegu. "Gaurko hitza" horietako bat da. Egunean hitz bat proposatzen dute, hiztegiko definizioa ematen digute eta adibideak proposatu. Blogean idazten duten bezala " Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu".
Modu dibertigarrian ikasteko JOKOA ere sortu dute.

Sartu eta probatu!


jueves, 12 de abril de 2012

Euskara ikasteko tribial jokoa

Beste sarrera batzuetan komentatu izan dugu jokoak zer nolako garrantzia duen ikasketa prozesuan. Oraingoan nik neuk sortutako joko bat ekartzen dut blogera: Euskara ikasteko Tribial jokoa.

Koloredun tableroa sortu dut eta horrekin batera galderen txartelak egin ere. Kolore bakoitza euskara hizkuntzaren aspektu ezberdin bat lantzeko balioko digu: deklinabidea (urdina), aditza (gorria), lexikoa (berdea), gramatika (arrosa), esapideak (horia) eta bukatzeko euskal kulturaren inguruko galdera orokorrak (laranja).

Maila ezberdinetarako txartelak egin ditut Hizkuntza Eskakizun mailak kontuan hartuta. Hala ere edozein mailatako txartelak egin daitezke.

Hizkuntzaren aspektu ezberdinak lantzeko joko anitz sortu daitezke. Eragin buruari!